miércoles, 29 de agosto de 2007

Ixiltasunean

Ixiltasunean jaso nuen atzo berri hau. Inoiz baino arraroago sentitzen nintzen, 22 urte, nire adina, kirolaria, ni bezela, gaztea eta kirolaria... Zergatik bera? Larunbatean hasita dana izan da borroka. Bat-batean, denboraldiko lehenengo partiduan lurrera erori eta astearteko ordu bi t´erdiak arte izandako borroka itzela izan da, bihotzaren kontra, medikuntzaren kontra, naturaren kontra... Ez da bidezkoa, eta oraingoan, bere gabeziaren aurrean danok hasten gara pentsatzen: Ikusten ez den gaixotasuna, arritmiak sortzen dituena, zorabioak, bihotzak uzkurtzeari usten dio eta nahi baino lehenago alde egiten duzu... Futbolaria zen momentu honetan, baina edonor izan daiteke, kirolari zein pertsona oro berarekin, futbolakin, kirolakin zein familiakin gaude ... GOIAN BEGO ANTONIO PUERTA.

No hay comentarios: